Palestina eskubide osoko estatu gisa onar dezaten eskatu du PANek NBE Nazio Batuen Erakundean. Bide horrek huts egingo balu, estatu behatzaile gisa aitortzeko aukera luke. Hain justu, estatu behatzaileak Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide direla argitu du Luis Moreno Ocampo auzitegiko fiskal nagusiak.
Hori hala balitz, Israel gerra krimenengatik salatu ahal izango luke Palestinak Hagan. Estatu behatzaile izateko, ez da Segurtasun Kontseiluaren onarpenik behar. NBEren Batzar Nagusian, 193 herrialdetik 129ren babesa lortu beharko lukete horretarako, eta 140 herrialdek alde bozkatuko luketela dio PANek. Gaur egun, PAEk erakunde behatzailearen maila du NBEn.
Estatu behatzaile izanda Palestina Hagako kide litzatekeela dio Ocampok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu