KATALUNIA INDEPENDENTZIARAKO BIDEAN

Estatu egiturak bultzatzeko ordezkari bat izendatuko du Kataluniako Gobernuak

Carles Viver Pi-Sunyer izango da ordezkaria, eta Kataluniako balizko estatuaren ogasun sistema garatzea izango du zereginen artean. Katalunia nazioarteratzeko urratsak ere egin nahi ditu hilabeteotan Artur Masek.

Joana Ortega eta Artur Mas, gobernu kontseilua hasi aurretik. TONI ALBIR / EFE
2015eko otsailaren 17a
08:16
Entzun

Irailaren 27an egingo dituzte hauteskundeak Katalunian, eta parlamentua desegin arte gobernuaren ildo nagusiak izango direnak azaldu ditu Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak. Horien artean aipatu du estatu egiturak bultzatzeko ordezkari bat izendatuko duela datorren astean: Carles Viver Pi-Sunyer.

Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseiluko presidente da Viver Pi-Sunyer, eta Masek azaldu du izendapenak ez duela kostu ekonomikorik izango, jada Generalitateko administrazioan diharduelako Viverrek.

Estatu egituren garapena ziurtatzeko neurriak diseinatu, antolatu eta koordinatzea izango da Viver Pi-Sunyerren egitekoa. Trantsizio Nazionalerako Liburu Zuria ere sustatu beharko du. Horrez gain, Kataluniarako ogasun sistema bultzatzea izango du zereginen artean, estatu berriaren Gizarte Segurantza eredua definitzeaz aparte.

Gardentasun ordezkaritza

Gainera, gardentasunerako ordezkari bat ere izendatuko du Masek: Nuria Bassols. Kataluniako Auzitegi Nagusiko magistratua eta gobernuko gardentasunerako programaren arduraduna da Bassols.

Masek aitortu du ez dituela ERCrekin adostu izendapenak, baina prest agertu da Oriol Junqueras ERCko buruarekin hitzartzeko ordezkaritza horien gainerako kideak. Bestalde, azaldu du alderdi horrekiko harremanak "normaltasun eta lasaitasun handiagokoak" direla orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.