Wurzburgotik gertu gertatu da erasoa; 19 urteko gizonezko batek labanaz eta aizkoraz zauritu ditu bost bidaiari, eta horietatik lau larri daude.
Polizia ikertzen ari da gazteak zer dela-eta egin duen eraso. Joachim Herrmann Bavariako Barne ministroak jakinarazi duenez, Estatu Islamikoaren banderaren marrazki bat topatu dute erasotzailearen etxean, eta lekukoek adierazi dute gazteak Allahu Akbar —Ala handia da— oihukatu duela erasoaren unean. Polizia ikertzen ari da ea gazteak jihadismoarekin harremanak ote zituen. Estatu Islamikoak, ordea, bere gain hartu du erasoa.
"Azken hilabeteetan zer gertatu den, nola iritsi zen erasoa egitera... dena ikertu behar da", esan du Herrmannek.