Erresuma Batua

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Londresko Zubiko erasoa

Muturreko talde sunitak jakinarazi du erasotzailea bere "borrokalarietako bat" zela; bi lagun hil eta beste hiru zauritu zituen atzo.

Polizia, gaur, zubiaren inguruan. EFE
Berria
2019ko azaroaren 30a
21:50
Entzun

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atzo arratsaldean Ingalaterrako hiriburuko London Bridge zubian izandako erasoa: "Estatu Islamikoaren borrokalarietako bat da", jakinarazi du Amaq berri agentziaren bidez. Poliziak erasoaren ustezko egilea tiroz hil zuen atzo; horren aurretik, erasotzaileak bost laguni labana sartu zien, eta horietako bi hil zituen.

Scotland Yardek atzo baieztatu zuen Ingalaterrako hiriburuan gertaturikoa "eraso terrorista bat" izan zela. Gizon batek gutxienez bost oinezkori egin zien eraso labana handi batekin, London Bridge zubiaren inguruan, eta biktimetako batzuk "larri" zeudela gaineratu zuen Londresko alkate Sadiq Khanek.

London Bridge zubian eginak dituzte, lehen ere, antzeko erasoak. 2017ko ekainaren 3an, espaloian zebiltzan oinezkoak harrapatu zituzten furgoneta batekin. Erasotzaileek, ondoren, inguruko Borough Market gunera joan ziren korrika, eta han zeudenak labanaz kolpatu zituzten. Poliziak tiroka hil zituen erasotzaileak. Denera zortzi pertsona hil eta 48 zauritu zituzten erasoan. Erasotzaileak Estatu Islamikoaren jarraitzaileak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.