SIRIA

Estatu Islamikoaren aurkako erasoak abiatu ditu Errusiak Sirian

Errusiako Defentsa Ministerioak baieztatu du airez erasotzen hasi dela.

Erdian, Vladimir Putin Errusiako presidentea, AEBetako ordezkariekin bilduta Nazio Batuen Erakundean, asteburuan. Siriako gatazka izan zuten hizpide. MIKHAIL KLIMENTIEV / RIA NOVOSTI
2015eko irailaren 30a
07:35
Entzun

Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez, bonbardatzeen helburua da Estatu Islamikoaren ekipamendu militarrak eta komunikazioak, arma biltegiak eta erregaiak deusteztea.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak senatuaren oniritzia jaso du aireko armada Siriara bidaltzeko. Kremlinek azaldu eta Damaskok baieztatu duenez, Baxar al-Assad Siriako presidentearen eskariz ekin dio Errusiak EIren aurkako erasoaldiari.

Reuters berri agentziak AEBetako iturriak aipatuz zabaldu duenez, jada hasi dituzte bonbardaketak. Homs hiriaren inguruan izan dira leherketak, berria agentziaren arabera.

NBEn Siria hizpide

Atzo, NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorraren 70. saioa baliatu zuten Barack Obama AEBetako presidenteak eta Vladimir Putin Errusiakoak aurrez aurreko bilera bat egiteko. Bien arteko lehenengoa da duela bi urtetik. Siriako gerra eta EI Estatu Islamikoari aurre egiteko beharra izan dute mintzagai nagusia, baina ez dira ados jarri ordu eta erdi baino gehiago iraun duen bileran. «Uste dut errusiarrek ulertu dutela garrantzitsua dela Sirian irtenbide politiko bat egotea, baina desadostasunak ditugu prozesu horren inguruan», adierazi du Etxe Zuriak bileraren ondotik. Putinek, berriz, esan du Obamak «zintzo eta eraikitzaile» jokatu duela bileran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.