Mundua

Estatu Islamikoaren aurkako neurriak izango dituzte gaur aztergai nazioarteko agintariek

Jorratuko dituzten gaietako bi izango dira talde jihadisten finantzaketa eta Europatik Siriara bidaiatzen duten gazteen auzia.

Erresuma Batuko Atzerri ministro Philip Hammond, artxiboko irudian. FACUNDO ARRIZABALAGA / EFE
2015eko urtarrilaren 22a
09:41
Entzun

Londresko goi bileran izango dira, besteak beste, AEBetako Estatu idazkari John Kerry eta Erresuma Batuko Atzerri ministro Philip Hammond. Gai nagusi bat izango dute mahai gainean: Estatu Islamikoaren aurkako borroka.

Aurrera begirako neurriez gain, ordea, orain arte hartutakoen emaitzak ere aztertuko dituzte. "Ezin diogu entzungor egin guretzat oinarrizkoak diren demokraziaren, adierazpen askatasunaren eta zuzenbidearen balioak sunstitu nahi dituen erakunde honi", adierazi du bilera hasi aurretik Erresuma Batuko ordezariak.

Azken hilabeteotan Londresek eta Washingtonek gogortu egin dute Iraken Estatu Islamikoaren aurkako borroka, baina dagoeneko aitortu dute hura garaitzeko "denbora luzea" beharko dela. Horiek hala, uneotan Mendebaldearen kezka nagusia da talde horiek Europatik jasotzen duten laguntza etetea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.