"Lanera itzuli naiz", esan du Kafandok gaur goizean Atzerri Ministeriotik egin duen agerraldi laburrean. "Trantsizioa itzui da eta minutu honetatik estatuaren boterea nire esku dago", gaineratu du. Modu horretan, azaroaren 22an egingo dira trantsizioari amaiera emango dioten hauteskundeak, aurreikusita zegoena baino hilabete eta erdi geroago.
Orain dela egun batzuk Burkina Fason izan zen estatu kolpea bertan behera geratu dela iragarri du. Atzo akordio batera iritsi ziren armada eta kolpistek. Presidentearen Goardia izan zen estatu kolpea eman zuena, eta erabaki dute soldadu horiek bere koartelean konfinatzea eta euren segurtasuna bermatzea.
Irailaren 16an Gilbert Diendere jeneralak zuzentzen zuen talde batek Kafando bera, Yacub Isaasc Zida lehen ministroa eta trantsizioko gobernu osoa bahitu zituen. Burkina Fasoko historiako seigarren estatu kolpea izan da. Aske geratu ostean, Kafando Franziako enbaxadorearen etxean babestu zen. Zida atzo itzuli zen lehen ministro kargra.