Militarrek hartu dute Burkina Fasoren kontrola. Goizean telebista bidez militar batek adierazi duenez, Michel Kafando presidenteak uko egin dio bere karguari. Atzotik atxikita daukate Kafando, lehen ministro Isaac Zidarekin batera.
NBEk eta EBk presidentean zein lehen ministroa berehala askatzeko eskatu dute. Salatu dute estatu kolpeak arriskuan jartzen duela Burkina Fasoko trantsizioa. Izan ere, urriaren 11n urtebete iraun duen trantsizioa bukatzeko bozak deituta daude.
Kafando lider izan duen trantsizio gobernua Blaise Compaore diktadorearen hiru harmarkadako agintaldiaren ondotik ezarri zen, hainbat protesta eta gero. Thomas Sankararern hilketaren ondotik hartu zuen boterea diktadoreak.