Mundua

Estatu kolpea izan da Thailandian eta larrialdi egoera ezarri du lehen ministroak

Thailandiako Armadako sektore batek estatu kolpea eman du gaur Thaksin Shinawatra herrialdeko lehen ministroa kargutik kentzeko. Estatu kolpea bultzatu dutenek telebistaz irakurritako ohar baten bidez ziurtatu dute Bangkok kontrolpean dutela eta aldaketa politikoak iragarri dituzte. Bien bitartean, Thaksin Shinawatra lehen ministroak larrialdi egoera ezarri du herrialdean.

2006ko irailaren 19a
20:01
Entzun
Hamar tanke baino gehiagok Thailandiako Gobernuaren egoitzaren ingurua blokatu dute gaur, nazioarteko albiste agentziak zabaldu duten informazioaren arabera. Thaksin Shinawatra Thailandiako lehen ministroak larriandi egoera ezarri du herrialdean. Estatu kolpe saio baten aurrean egon daitezkeelako susmoa zabaldu da. Gainera, lekukoen arabera, Armadaren telebista erregearen eta bere familiaren irudiak plazaratzen ari da, baita aurreko beste estatu kolpeekin lotzen diren kantuak ere.

Thailandiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, Thaksin Shinawatra lehen ministroa AEBetan zegoen NBE Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusian parte hartzeko asmoz. Antza denez, Shinawatrak arrazoirik eman gabe aurreratu egin du itzulerako bidaia.

Duela hainbat hilabete gizarte krisia eta krisi politikoa jasaten ari dira Thailandian. Urtea hasi zeneteik protestaldi ugari egin dituzte Bangkokeko kaleetan lehen ministroaren aurka. Bere aurkariek ustelkeria leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.