Mundua

Estatu kolpea Mauritanian

Presidentea eta lehen ministroa atxilotu egin dituzte armadako buruzagiek. Hain justu presidenteak armadaren buruzagitzan aldaketak iragarri eta segituan gertatu da estatu kolpea. Ould Abdallahi presidentea iazko martxoan iritsi zen kargua, eta hauteskunde bidez aukeratutako Mauritaniako lehen presidentea izan zen.

2008ko abuztuaren 6a
14:51
Entzun
Estatu kolpea eman du Mauritaniako armadak, eta Sidi Mohamed Ould Abdallahi presidentea eta Yahya Uld Ahmed El Waghef lehen ministroa atxilotu egin dituzte. Estatu kolpearen aurretik Ould Abdallahi presidenteak armadako buruzagitzan aldaketak iragarri ditu, bestek beste, Mohamed EL Ghazuani armadako estatu nagusiko buruzagia eta Presidentziako Guardiaren buru Mohamed Uld Abdelaziz kargutik kendu dituela. Iragarpenaren ondoren ekin dio armadak presidentearen eta lehen ministroaren aurka.

Iazko martxotik zegoen Ould Abdallahi agintean, hauteskundeak lehia estu baten ondoren irabazi ondoren. Hain zuzen ere, aurretik 21 urtez -1984tik 2005era- Batzorde Militar baten agintepean egon zen Mauritania, eta Abdallahi izan zen independentzia lortu zutenez geroztik presidentetzara hauteskunde bidez iritsi zen lehena. Nazioarteko hainbat erakundek -besteak beste, Mugarik Gabeko Erreportariek- eredugarritzat zuten Abdallahiren gobernua, demokraziara egindako urratsengatik.

Hala ere, azkenaldian ezegonkortasun politikoa nabaria zen, batik bat, krisi politikoaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.