2007ko otsailaren 18a
00:00
JERUSALEMBihar dira biltzekoak AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Rice eta Israelgo lehen ministro Ehud Olmert PANeko presidente Mahmud Abbasekin. Riceren esanetan, Estatu Palestinarraren sorreraz hitz egiteko biltuko dira. Baina Ricek eta Olmertek azalpenak eskatuko dizkiote Abbasi, Hamasekin Gobernua osatzea onartzeagatik. Abbasek, berriz, gobernu berria onartzeko eskatu die AEBei.