munDUA

Estatuaren aurkako kereila sartuko dute Txileko kartzela bateko sutean hildakoen senideek

81 preso zendu ziren atzo Santiagoko espetxe batean. Biktimen familiako kideen arabera, ezbeharraren unean kartzelan lau zaindari baino ez zeuden eta ez zituzten behar bezalako neurriak hartu.

2010eko abenduaren 9a
09:45
Entzun
Atzo Txilen Santiagoko San Miguel kartzela batean hildako 81 presoen senideek Estatuaren kontrako kereila sartuko dutela jakinarazi dute gaur. Sute baten ondorioz zendu ziren, eta biktimen familiek uste dute espetxeko arduradunek ez zituztela behar bezalako neurriak hartu eta, gainera, suhiltzaileei trabak jarri zizkietela. Gainera, ezbeharraren unean kartzelan lau zaindari baino ez zeudela diote senideek.

Txilen zabaldu dute 81 lagun haietatik 66 ziega batean zeudela, eta besteak pasilloan eta beste ziega batean. Agintarien arabera, presoen artean izandako liskar baten ondorioz piztu zen sua, baina agintariek beraiek onartu dute 1.900 preso giltzapetuta zeudela kartzelan eta hori 1.100rentzat prestatuta dagoela.

Oraingoz, 31 gorpu identifikatu dituzte perituek, Poliziak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.