munDUA

Estatubatuar bat eta bi japoniar Kimikaren Nobel saridun, karbonoaz egindako lanagatik

2010eko urriaren 6a
12:51
Entzun
Richard Heck (Ameriketako Estatu Batuak, 1931), Ei-ichi Negishi (Japonia, 1935) eta Akira Suzukik (Japonia, 1930) jasoko dute aurtengo Kimikaren Nobel saria, karbonoa-karbonoa erreakzioari buruz egindako lanagatik.

Abenduaren 10ean emango die saria Karolinska Institutuak Suedian, eta 1,1 milioi euro jasoko dituzte. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte Literatura, Bakea eta Ekonomiaren Nobel saridunak.

2010eko beste Nobel saridunak

Medikuntza.Robert G. Edward (Erresuma Batua, 1925), in vitro ernalketaren garapenari buruz egindako lanagatik.

Fisika.Andre Geim (Errusia, 1958) eta Konstantin Novoselov (Errusia, 1974), grafenoa isolatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.