Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) soldaduek zazpi haur irakiar hil dituzte gaur, Mandali herrian egindako bonbardaketa baten ondorioz. Umeak eskolan zeuden orduan, eta helikopteroaren bonbek bete-betean harrapatu dituzte. Irakeko polizia iturriek eman dute albistearen berri; aldiz, AEBetako militarrek ez dute deus esan oraindik.
Estatubatuarrek beste hiru lagun larri zauritu dituzte bonben ondorioz. Zauri arinak dituzten beste hainbat irakiar daude.
Diyala eskualdean dago Mandali, Irakeko ipar-ekialdean, Irango mugatik gertu samar.
Irak
Estatubatuarrek zazpi haur irakiar hil dituzte eskola batean
Mandali herria bonbardatu dute helikoptero batetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu