Joan den urtarrilaren 21ean adostu zuten Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente sozialistak eta Artur Mar CiUko buruak nazio hitza hitzaurrean agertuko zela. Gaur gutxi gora-behera ordu eta erdi iraun duen bileraren ostean Estatutuaren erreformarako batzordeak onartu egin du Kataluniako Estatutuaren hitzaurrea.
Hitzaurrean nazio hitza agertzeak eztabaida handiak eragin ditu. Federico Trillo PPko batzordekideak azaldu duenez, Katalunia nazio gisa definitzea "ez da onargarria". Besteak beste, Trilloren arabera, Konstituzioaren aurkakoa delako. PPk bezala ERCk ere PSOEk eta CiUk aldez aurretik adostua zuten hitzaurrearen aurka bozkatu du. Josep Lluis Carod-Rovira ERCko buruaren ustez onartutako hitzaurreak Kataluniako Legebiltzarrak adostutakoa desitxuratzen du. Carod-Roviraren ustez batzordean egindako lana "galdutako aukera bat izan da".
Kataluniako Estatutua
Estatutuaren erreformarako batzordeak PSOEk eta CiUk adostutako hitzaurrea onartu du PPren eta ERCren aurkako botoekin
PSOE, CiU eta ICV alderdien botoei esker erreformarako batzordeak Kataluniako Estatutuaren hitzaurrea onartu du. "Kataluniako Legebiltzarrak, Kataluniako herritarren sentimendua eta borondatea aintzat hartuta, Katalunia nazio gisa definitzen du gehiengoaren babesarekin. Espainiako Konstituzioaren bigarren artikuluak Kataluniaren naziotasuna aintzat hartzen du, nazionalitate bat bezala definituta", horrela dio onartutako hitzaurrearen azken aurreko paragrafoak. Iragarri bezala PPk eta ERCk aurka bozkatu dute arrazoi ezberdinak tarteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu