Kataluniako Estatutu Proposamena

Estatutuen erreformen aurka mehatxua egin zuen jenerala etxean arrestatzeko agindu du Defentsa Ministerioak

Kataluniako Estatutu proposamenaren gaitzespenetik abiatuta, edozein autonomi erkidegotako estatutuk Espainiako Konstituzioaren mugak gaindituz gero Armadak esku hartu beharko lukeela esan zuen atzo Jose Mena Aguado teniente jeneralak, Lurreko Indarren jeneral buruak. Adierazpen horiek haserrea sortu dute Kataluniako, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat alderditan ez ezik, Espainiako Gobernuan zein Armadako Estatu Gorenaren buruzagitzan ere: Mena Aguado zortzi egunez etxean arrestatzeko agindu du Defentsa Ministerioak, eta kargutik kentzea proposatuko du hurrengo Ministro Kontseiluan.

2006ko urtarrilaren 7a
17:22
Entzun
Goizeko hamarretan Espainiako Defentsa Ministerioaren egoitzan hartu du Mena Aguado teniente jenerala Jose Bono ministroak. Armadako Estatu Goreneko buru Felix Sanz Roldan ere izan da bileran —atzo Mena Aguadoren kargugabetzea eskatu zuten—.

Defentsa Ministerioko iturriek agertu dutenez, ordu laurden eskas iraun du bilerak, eta Bono ministroak zortzi eguneko etxeko arrestatzen zigorraren berri eman dio jeneralari. Sanz Roldanek, berriz, Mena Aguado kargutik kentzeko eskaera formala egin dio Bono ministroari. Bonok aintzat hartu du eskaera, eta Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluko hurrengo bileran proposatuko duela jakinarazi du. Nolanahi ere, datorren martxoan erretiratu eta erreserbara igaro behar zuen Mena Aguadok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.