1974tik 1976ra Argentinako presidente izan zen Maria Estela Martinez, Isabel Peron izenarekin da ezaguna, behin-behinean libre uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok, Argentinak estradizio prozedura aurrera eraman artean. Bi astetik behin epaitegira joateko obligazioa ezarri dio.
Martinezen adina (75 urte) eta osasun egoera makala aintzat hartu, eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita, Argentinako presidente ohiaren kontrako badaezpadako neurririk ez du eskatu Fiskaltzak, eta Del Olmok bat egin du irizpide horrekin behin-behinean aske utziz.
Interpolen agindu baten bidez atzo Madrilen atxilotu zuten Martinez -aspalditik Espainian bizi da-, bere agintealdian desagertutako bi lagunen auzien harira. Hain zuzen ere, ezkerreko mugimenduen eta, oro har, aurkari politikoen kontrako zapalkuntza gogorra egin izana egozten zaio Martinezi. Besteak beste, bere agintealdiaren garaian jarri zen abian ezkerraren kontrako Triple A mugimendu paramilitarra.
Estela Martinez Argentinako presidente ohia behin-behinean aske
Atzo atxilotu zuten Madrilen, beren agintealdian izandako desagerketa batzuen harira. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak utzi du behin-behinean aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu