Ramzan Kadirovek Errusiako giza eskubideen defentsarako Memorial erakundearen aurka egin du; Natalia Estemirovaren auzia dela eta, erakunde horretako arduradun Oleg Orloven kontra salaketa aurkeztuko duela jakinarazi du Errusiaren aldeko Txetxeniako presidenteak. Estemirovaren hilketaren erantzule izatea leporatu dio Orlovenek Kadirovi. Giza eskubideen aldeko ekintzaile hori joan den asteazkenean aurkitu zuten hilda, Inguxetian. Ordu batzuk lehenago Txetxenian bahitu zuten.
«Gertatutakoaren erantzulea denok dakigu nor den: Ramzan Kadirov du izena», adierazi zuen Orlovek, herenegun. «Kadirovek Estemirova mehatxatu zuen, eta irainez ito du, baita etsaitzat jo ere. Ez dakigu, baina, haren hilketa berak zuzenean agindu duen ala presidentearen esker onalortzearren haren gizonek egin ote duten».
Andrei Krasnenkov abokatuak iragarri du Txetxeniako presidenteak auzitara joko duela. «Seguru gaude auzia irabaziko dugula, gezurrak eta irainak izan baitira, argi eta garbi». Kadirovek berak telefonoz deitudio Orlovi, eta honako hau jakinarazi dio: «Nik neureak ditudan eskubideez pentsatu beharko zenuke, hilketaren erruduna naizela lau haizeetara zabaldu aurretik».
Bestalde, Jerzy Buzek Europako Parlamentuko presidente izendatu berriak, ohartarazi du Estemirovaren hilketak agerian utzi duela «Errusiako demokrazian dena ez dabilela ondo».
Estemirovaren hiltzailea ez dela frogatzeko, auzitara jo du Kadirovek
Kadirov Txetxeniako presidenteari giza eskubideen aldeko ekintzailea hiltzea egotzi dio Memorialek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu