Estonia euroa erabiltzen hasi da. Euroguneko hamazazpigarren herrialdea bihurtu da, garai batean Sobietar Batasunean zeudenetatik euroa onartu duen lehena. Europako Batasunak uztailaren 13an onartu zuen Estonia eurogunean sartzea.
Gobernuak dio herrialdearen gehiengoa euroa erabiltzearen alde dagoela, baina inkestetan gehiengo hori ez da hain argia: TNS Emor enpresaren inkesta baten arabera, herritarren %49 euroaren alde daude, eta %43, kontra; estatuak agindutako inkesta batek dio aldekoak %52 direla eta kontrakoak %39.
Estoniak euroarekin bat egin du. Iaz, ordea, Alemaniak euroa uzteko asmoa zuela zabaldu zen, eta euroa behar bezala ez babestea leporatu zioten Angela Merkel kantzilerrari. Inkesta batzuek diote bi alemaniarretik batek euroa utzi eta markora bueltatu nahi duela. Herenegun, baina, Merkelek euroaren alde hitz egin zuen urte amaierako mezuan. «Alemaniak Europa behar du», esan zien alemaniarrei. «Euroa babestu behar dugu. Dirua baino gehiago da, gure goraldiren oinarria ».
Horren haritik, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak esan du euroa desagertuz gero Europa ere desagertuko dela.
Estonia euroa erabiltzen hasi, eta euroguneko 17. herrialdea bihurtu da
Merkelek eta Sarkozyk euroa babestu dute, Europaren beraren muina dela nabarmenduz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu