Filipinak

Estrada presidente ohiaren laguntzaile bat atxilotu dute, estatu kolpe saioarekin zerikusia duelakoan

Joseph Estrada Filipinetako aurreko presidentearen gobernuan ministro izan zen Ramon Cardenas atxilotu du Poliziak, asteburu honetan militar tade batek eman nahi izan duen estatu kolpearekin zerikusia dutelakoan. Filipenetako Poliziako iturriek azaldu dutenez, matxinatu diren militarrek erabili dituztenen tankerako armak aurkitu dituzte Cardenasen etxean. Hain zuzen ere, estatu kolpe saioa militarren ekimena izan den edo edo Estrada presidente ohiaren ingurukoek bultzatu duten ikertzen ari dira.

2003ko uztailaren 28a
13:31
Entzun
Herritarrak bere aurka altxatu zirelako utzi behar izan zuen Estrada presidente ohiak agintea, iritzi publikoaren arabera, erabat ustelduta baitzegoen haren erregimena. Hala ere, Filipinetako lehendakari legitimotzat dauka bere burua. Halaber, prozesu bat dago irekita Estradaren aurka ustelkeriagatik.

Igande goizaldean Manila hiriburuko Makati finantza auzoko eraikin handi bat hartu zuten Filipinetako Armadako 300en bat militarrek, eta Gloria Arroyo presidenteak kargua uztea eskatu zuten han barruan zegoen jendea aske lagatzearen eta eraikinaren inguruan jarri zituzten lehergailuak indargabetzearen truke. Arroyoren Gobernua "ustela" dela salatu zuten militar horiek, eta "herrialdearen onerako" agintea berritzea "beharrezkoa" zela aldarrikatu zuten.

Filipinak barneko zein kanpoko hainbat sektore eta erakunderen babesa jaso zuen, ordea, Arroyok; barnean, besteak beste, izugarrizko indarra duen Eliza Katolikoarena. Atzerritik, berriz, AEBena eta Europako Batasunarena.

Hainbat negoziazioren ondoren, atzo iluntzean errenditu egin ziren armetan altxatutako militarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.