Estrasburgok atzera bota du Kataluniako Estatutuaren helegitea

2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak atzera bota du Kataluniako Estatutuaren sententziari El Mati kolektiboak ezarritako helegitea, hori epaitzeko zilegitasunik ez duela argudiatuta.

Iaz ezarri zuen helegitea CiU Convergencia i Unio alderdiaren gertukoa den El Matik. Eskaera atzera botatzea espero zutela adierazi dute kolektiboko eledunek. Dena den, Auzitegi Konstituzionalean PPk Estatutuaren aurka aurkeztu zuen helegitea aztertzerakoan «bidezko auzia» izateko eskubidea urratu zutela berretsi dute. Prozesuak, dena den, Kataluniako kasua nazioartekotzen lagundu duela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.