Mundua

Estrasburgok frogatutzat eman du Poloniak CIAri lagundu ziola 'espetxe sekretuen auzian'

Auzitegiaren arabera, Poloniako Gobernuak baimena eman zion CIAri legez kanpo atzemandako bi ustezko ekintzaile herrialdean galdekatzeko.

2014ko uztailaren 24a
09:09
Entzun

Aspaldikoa zen CIAk espetxe sekretuen auzian Poloniaren laguntzan izan zuen susmoa. Orain, ordea,frogatutzat eman du hori Europako Giza Eskubideen Nazioartek Auzitegiak. Haren arabera, Poloniako Gobernuak giza eskubideen nazioarteko ituna urratu zuen, CIAk legez kanpo atzemandako bi ustezko ekintzaile bere lurretan galdekatzea baimendu zuenean.

Epaitegiaren arabera, bi atxilotuek torturak jasan zituzten Polonian CIAren esku egon ziren denboran. "Poloniako Estatua,  CIAren asmoen jakitun izanik, bere lurretan egindako presoen eksubideen urraketen erantzule da". Horiek hala, Ploniako Gobernuak 100.000 euroko kalte rdainak eman beharko dizkio atxilotuetako bakoitzari.

Abu Zubaydah, palestinarra, Pakistanen atxilotu zuten eta Abd al-Rahim al-Nashiri, saudiarra, Dubain. Biak Guantanamoko base militarrean daude egun preso.

Lehen aldia da Estrasburgok CIAren Poloniako espetxe sekretuekin lotutako ebazpen bat ematen duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.