Turkia

Estrasburgoko Auzitegiak Turkia kondenatu du, eta Ocalan berriz epaitzeko eskatu

Turkiak Abdula Ocalan PKK-ko buruzagiari (Kurdistango Langileen Alderdia) egin zion epaiketa ez zela "zuzena" izan iritzi dio Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, eta beraz, herrialde hori zigortu eta epaiketa berriz egiteko eskatu dute. Ocalan Kurdistango independentista da, eta bizitza osorako kartzela zigorra betetzen ari da, "traizioa eta 30 lagun baino gehiago hiltzea" leporatuta.

2005eko maiatzaren 12a
17:03
Entzun
Abdula Ocalan 1999an atxilotu zuten, eta hasiera batean heriotza zigorra jarri bazioten ere, lege hori aldatu zutenean bizitza osorako kartzela zigorra jarri zioten. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, Turkia kondenatu du orain, Ocalani egin zioten epaiketa ez zelako justua izan. Auzitegiaren iritzian, Ocalan ez zuen auzitegi neutral batek epaitu, eta beraz, epaiketa berriz egiteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.