Analisia

Estratega politikoak

Kristina Berasain Tristan.
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Libian gerran ari diren bi aldeak erabat ahulduta dauden unean —bata diplomatikoki eta bestea taktikoki— sartu da jokalekuan nazioartea. Orain arteko lagun hurkoari, negozio lizunen bazkideari, zilegitasuna kendu dio nazioarteak, baina, bide batez, orain solaskide politikotzat duen oposizioa zokoratzeko eta setiatzeko babesa eman dio gaur arte diktadoreari. Gaddafiri gerra irabazten utzita bere alde krudelena agerian uztea lortu du nazioarteak, eta epe laburrean presidente izatetik diktadore izatera pasa direnen zerrendan sartu du, haren bitxikerietatik eta zentzugabekerietatik haratago haren erregimenaren konplize izan bada ere.

Behin bi aldeak ahulduta sostengatu du, beraz, esku hartze militarra baimentzen duen eufemismoa.Ebazpenak aire erasoak onartu arren espresuki lurreko operazioak debekatu izana, oraingoan izan duen zuhurtasunaren froga da. Betoa saihesteaz gain, haren irudia leuntzea lortu du horrela diplomaziak, ezen inork ez du ahaztu aurretik bide berean hartutako neurriek ez dituztela zibilen sarraskiak ekidin; ez Vietnamen, ez Panaman, ez Iraken, ez Jugoslavian eta ez Afganistanen.

Nazioartearen asmoa zein den ikusteko dago; zibilak babestea den, erregimena erabat alboratzea den, erresistentzian aritu den oposizioari zilegitasuna ematea den edo herrialdeko petrolioa bereganatzea den, diktadoreak esan duen moduan, «okupazioa, inbasioa eta kolonizazioa» delako xedea. Eta esku hartze militarra auzitan jartzea ez du esanahi neurria behar ez denik esatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.