Italiako Giroa

Etapa irabazi, eta, gainera, lidergoa eskuratu du Di Lucak

Danilo Di Luca Liquigas taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Giroko gaurko etapa. Gainera, pozteko arrazoi asko izan ditu: etapa garaipena lortzeaz gain —aurtengo Giroko bigarrena—, jaioterriko helmugan, L'Aquilan, sartu da irabazle. Halaber, maglia arrosa jantzi du. Kilometro eta erdiko malda baten gainaldean amaitzen zen ibilbidea, eta erraz nagusitu da Di Luca lider berria.

2005eko maiatzaren 12a
17:42
Entzun
Hogei korredoreko talde batek ihesaldi luzean egin du; Liberty taldeko Koldo Gil nafarra eta Paolo Bettini gaur arteko liderra ziren tartean. Piskanaka, bakantzen joan da talde hori eta zortziko batek eutsi dio azken kilometroetara arte. Gil eta Bettini taldetxo horretan ziren.

Nolanahi ere, ibilbidea amaitzeko lau kilometro falta zirela ekinaldi gogorra egin du tropelak, eta harrapatu egin ditu lasterketa buruan zihoazenak. Aldapan gora amaitzen zen gaurko ibilbidea, Di Lucaren jaioterri L'Aquilan, eta Liquigas-Bianchiko txirrindularia erraz nagusitu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.