Guztira zazpi lurrikara gertatu dira azken 24 orduetan. Lurrikarak Richter eskalan 4,9 eta 6 gradu artekoak izan dira. Indonesiako Metereologia eta Geofisika angentziako Yusuf Surachmanek adierazi duenez “lurrikarren hasiera besterik ez da hau eta zortzi gradutara helduko den bat ere etorriko da”. Gainera adituak esan duenez, “seismoak Sonda itsasartera mugitzen ari dira eta bi gauza gertatu daitezke: lurrikara gogor bat izatea edo Krakatoa sumendiaren erupzioa eragitea”.
Salbamendu taldeek jarraitzen dute gorpuen hustualdiarekin eta momentuz 528 hildako daude. Salbamendu taldeek
INDONESIA
Etengabeko lurrikarak jasaten ari dira Java uhartean
Pasadan astelehenean Indonesian izandako 7,7 graduko Tsunamiak 528 hildako utzi zituen. Geroztik hainbat lurrikara Java uhartea astintzen ari dira. Lurrikarak neurtzen dituen AEBtako agentzia “Earthquake Hazard Program” agentziaren arabera azken lurrikara gaur izan da eta Richter eskalan 5,2 graduraino iritsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu