Etiopiako Auzitegi Gorenak Mengistu Haile Marian herrialdeko diktadore izandakoari heriotza zigorra jarri dio, genozidio delitua egin zuelakoan. 1991tik Zimbawen bizi da hura, eta duela bi urte zigor horixe ipini zioten Etiopian, baina helegitea sartu zuen Auzitegi Gorenean. Honek berretsi egin du gaur zigorra.
Joseph Kiros fiskal nagusiak adierazi du zaila izango dela neurria betetzea, diktadore ohia Zimbawen bizi delako eta hemengo presidente Robert Mugabek ez duelako hura herrialdetik bidaltzeko asmorik. 2006an Mengistu Etiopiara bidaltzeko eskatu zioten Mugaberi, baina honek ezezkoa eman zuen.
Orain dela hamalau urte hasi zen auzia, eta Mengisturen gobernuko beste hemezortzi kideri ere heriotza zigorra jarri diete.
1974-1987 artean gobernatu zuen hark Etiopian.
Mundua
Etiopiako diktadore ohiaren kontrako heriotza zigorra berretsi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu