Etiopiako lehen ministro berria izendatu dute
ADDIS ABEBA. Hailemariam Desalegn izendatu du parlamentuak Etiopiako lehen ministro. Meles Zenawiren tokia hartu du. Zenawik hogei urte egin zituen boterean, iragan abuztuan hil zen arte, Bruselan, eritasun baten ondorioz. Desalegn haren ministrordea zen, eta hura hilez geroztik, jarduneko lehen ministro izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu