Lehorteagatik milaka biztanle gosea pasatzen ari diren bitartean, Etiopiako Gobernua indigenei lurrik emakorrenak kentzen ari da atzerriko enpresei alokatzeko, Oma ibaiaren inguruan. Survival erakundearen arabera, sail gehienak Malaysia, Italia eta Hego Koreako enpresei alokatzen dizkie, dirua ateratzeko. Beste batzuk, berriz, Gobernuak berak erabiltzen ditu, lurra landu eta uzta esportatzeko. Inguru horretako egoera Etiopiako beste inguru batzuetakoa bezain larria ez izan arren, 90.000 indigena inguruk lur horiek behar dituzte bizitzeko.
Hori gutxi balitz bezala, Etiopiako Gobernuak 245.000 hektarea hustu nahi ditu, Omo ibaian Afrikako presarik handiena izango dena eraikitzeko. Ehunka kanal egingo dituzte ibaiko ura gobernuak atzemandako lur sailetara desbideratzeko. Horrek galarazi egingo ditu Oma ibaiaren inguruan urtero izaten diren uholdeak; horiek ezinbestekoak dira indigenen uztarentzat. 400 erakunde inguruk presa ez eraikitzeko eskatu dute idatzi batean.
Gobernuak Oma inguruko indigenak «modernizatu» egin nahi ditu. Hala, buruaskiak izateari utzi eta gobernuaren lur sailetan lan egitea nahi du.
Lekukoen arabera, gobernua eta Polizia indigenak atxilotzen, torturatzen eta emakumeak bortxatzen ari da, lurrak kentzean oztoporik ez jartzeko.
Etiopian, lur emankorrenak esportaziorako
Gobernua indigenei lurrak kentzen ari zaie, atzerriko enpresei alokatzeko edo berak ustiatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu