Gerra Somalian

Etiopiaren laguntzaz Muqdishora hurbiltzen ari dira Gobernuaren aldeko indarrak

Jowhar, hiriburura iristeko azken hiria, mendean hartu dute. Somaliako Gobernuaren aurka altxatutako Auzitegi Islamikoen Batasuneko gerrillariek atzera egin dute.

2006ko abenduaren 27a
18:02
Entzun
Jowhar hiri estrategikoa mendean hartzea lort dute Somaliako Gobernuaren aldeko indarrek Etiopiako Armadaren laguntzaz. Erreboltarien esku dagoen Muqdisho hiriburura iparraldetik hiristeko azken hiria da Jowhar, eta, horregatik, garrantzia handia du alde bateko zein besteko indarrentzat. Somaliako Gobernuaren aurka altxatutako Auzitegi Islamikoen Btasuneko gerrillariek atzera egin dute, agi denez, hiriburuaren defentsan gotortzeko.

Joan den ekainean hartu zuten erreboltariek Jowhar beren mende, eta, hain justu, ordu arte hiriko agintari izan zen Mohammed Dhere gerrako jauntxoa sartu da gaur berriro Somaliako Gobernuaren eta Etiopiako indarren buru.

Alde bateko zein besteko soldaduen artean borroka handiak izan dira, eta Jowharko bizilagunek beldurtuta hartu dituzte. Ehunka lagun hiritik alde egiten hasi dira, baina beste askok bertan geratzea erabaki dute, etsita. Izan ere, Somaliako herritarrek aspalditik pairatzen dituzte jauntxoen arteko gerrak, gosea eta hondamendi naturalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.