Etorkinen ontzi batek hondoa jo, eta gutxienez 27 lagun hil dira Australian

Irangoak eta Irakekoak ziren immigranteak; salbamendu taldeek haietako 41 lagun atera dituzte onik

Erredakzioa
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Etorkinak zeramatzan ontzi batek hondoa jo, eta gutxienez 27 lagun hil ziren atzo Christmas uhartean, Indiako Ozeanoan. Australiaren menpeko lurraldea da Christmas. Haren lurretatik 1.200 kilometrora dago, eta Indonesiatik 300 kilometrora. 41 lagun uretatik erreskatatu dituzte. lying Doctors erakundearen arabera, hildakoak 50 izan daitezke.

Etorkinak jatorriz Iran eta Irakekoak direla diote Australiako hedabideek. Asiako gatazka politikoetatik ihesi, urtero milaka etorkin saiatzen dira Australiara joaten, asilo politikoa lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.