CIDH Amerika arteko Auzitegiak, paperik gabeko etorkinen bizitza bermatzeko eskatu dio Mexikori. Hala, hamairu gomendioz osatutako txostena eman diote.
Urtean 400.000 lagun inguruk zeharkatzen dute Mexiko AEB Ameriketako Estatu Batuetara joateko, eta talde kriminalek horietatik 20.000 inguru bahitzen dituztela kalkulatzen dute erakundeek. Bahiketez gain, hilketak, bortxaketak eta bazterkeria jasaten dutela ere salatu dute.
CIDHk adierazi du sentipen «gazigozoak» izan dituztela Mexikora egindako bisitan. Agintariek egoerari irtenbidea emateko hainbat ekimen erakutsi dizkiete, baina, aldi berean, «dramatikoa» izan da han ikusi duten errealitatea. Etorkinentzako harrera guneak ezartzea eta bidaiatzeko bitarteko seguruak bermatzea dira gomendioetako batzuk, garraio publikoan gertatzen baitira bahiketa gehienak.
Militarrei epaiketak
Zibilak bortxatu edo bahitzen dituzten militarrak ohiko epaitegiek epaituko dituzte hemendik aurrera, eta ez epaile militarrek. Uztailaren erdialdean hartu zuen erabakia Mexikoko Auzitegi Gorenak, militarren aurkako salaketak areagotu zirelako.
Etorkinen segurtasuna bermatzeko eskatu diote Mexikori
AEBtarako bidean urtean 20.000 lagun bahitzen dituztela salatu du Amerika arteko Auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu