Immigrazioa eta segurtasuna dira Nicolas Sarkozy (UMP) Frantziako presidentearen zutabe nagusiak, eta gaur hango Parlamentuak onartu duena da horren adierazgarri: etorkinen seme-alabei DNA probak egitea onartu du, “ahaidegoa segurtatzeko”. Etorkinen familiak elkarretaratzeko neurriak gogortzen ditu lege egitasmoak.
DNA proba "boluntarioa" izango da, eta froga gisa erabiliko dute 2010eko abenduaren 31 arte. Haurrideen sorterrian eginen dira, familiaren elkarretaratze baimena jaso ostean. Egoera zibilaren sisteman "gabeziak" edo jaiotze dataren benekotasunaz "duda serioak" azaltzen dituzten herrialdeetakoei egingo dizkiete.
UMP alderdi eskuindarra erabakiaren alde egin du, eta besteen artean Zentro Berriak baino ez du babestu. PSF sozialistak, PCF komunistak eta Berdeek kontra bozkatu dute. Bart izan da bozketa. PSFk iragarri du Frantziako Kontseilu Konstituzionalera helegitea sartuko duela. PCFren ustez, erabakiak “ondorio larriak ekarriko ditu milaka lagunentzat”.
30 neurri inguru biltzen ditu lege egitasmoak (besteren artean, Frantziako hizkuntzari eta baloreei buruz azterketa gainditu beharko da), eta orain Senatura igorriko dute.
Mundua
Etorkinen senideei DNA probak egitea onartu du Frantziako Parlamentuak
Etorkinen familiak Frantzian elkartzea galaraztea nahi dute lege egitasmoaren bidez. UPMk eta Zentro Berriak alde bozkatu dute, PSFk, PSCk eta Berdeek aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu