Mezu instituzionala zabaldu du Sant Jordi egunez Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak. Ez du egoera politikoaren inguruko aipamen espliziturik egin, baina etorkizuna "batzen dituena" oinarri hartuta eraikitzera deitu ditu herritarrak.
Mundura Kataluniako gizartearen "mosaikoa" zabaltzearen alde egin du Masek: "Eskain diezaiogun munduari Kataluniako gizartearen mosaikoaren ikuskizun handia, era aktiboan parte hartuz, aniztasuna erantsiz eta batzen gaituena ospatuz. Horrelakoak gara, eta horrela egin nahi ditugu gauzak".
El Punt Avui egunkariko telebista estreinatzeko, elkarrizketa egin diote bart gauean Masi. Bertan, xehetasunik eman gabe, azaldu du azaroaren 9rako iragarritako erreferenduma egin egingo duela eta Espainiako Gobernuak "oso zail" izango duela galdeketa galaraztea.