Hustuketa gertatu denean, George Bush AEBetako presidentea ez zegoen Etxe Zurian; bai, ordea, Dick Cheney lehendakariordea. Segituan, auto batean atera dute Etxe Zuritik.
Irailaren 11ko erasoen ondotik behin baino gehiagotan gertatu dira halako badaezpadako hustutzeak Etxe Zurian.
AEB
Etxe Zuria eta Kapitolioa hustu dituzte hegazkin txiki bat babestutako aire eremuan sartu delako
Babestutako aire eremuan hegazkin txiki bat sartu dela eta, Etxe Zuria eta Kapitolioa hustu dituzte Washingtonen, eraso baten beldur. Dena den, alarmak gutxi iraun du: babes eremua urratu duena hegazkin txiki bat zela ohartu direnean, berriro ere bere onera itzuli da egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu