2012
•Urtarrilak 3. Primarioak Iowan.
•Urtarrilak 10. Primarioak New Hampshiren.
•Urtarrilak 21. Primarioak Ipar Carolinan.
•Urtarrilak 31. Primarioak Floridan.
•Otsailak 4. Primarioak Nevadan eta Mainen.
•Otsailak 7. Primarioak Minnesotan eta Coloradon.
•Otsailak 28. Primarioak Arizonan eta Michiganen.
•Martxoak 6. Astearte handia deitutakoan, primarioak egingo dituzte hamar estatutan: Massachusettsen, Texasen eta Virginian, besteak beste.
•Apirilak 3. Primarioak Marylanden, Wisconsinen eta Washingtonen.
•Apirilak 24. Primarioak New Yorken, Pennsylvanian eta beste hiru estatutan.
•Ekainak 5. Primarioak bost estatutan, tartean Kalifornia.
•Ekainak 26. Azken primarioak, Utahen.
•Abuztuak 27-30. Errepublikanoen Konbentzio Nazionala, Tampan (Florida). Bertan hautatuko dute, ofizialki, presidentegaia.
•Irailak 3-6. Demokraten Konbentzio Nazionala, Charlotten (Ipar Carolina). Oraingoz, Barack Obama da hautagai bakarra, eta horregatik joango dira zuzenean konbentziora, primariorik egin beharrik gabe.
•Urriak 3. Presidentegaien arteko lehen eztabaida, Denverren (Colorado).
•Urriak 16. Presidentegaien arteko bigarren eztabaida, Hempsteaden (New York).
•Urriak 22. Presidentegaien arteko azken eztabaida, Boca Ratonen (Florida).
•Azaroak 6. Presidentetzarako hauteskundeak.
2013
•Urtarrilak 20. Presidente berriaren kargu hartzea.