Mundua

Etxean da Clinton

Bihotzeko ebakuntza egin diote bart, larrialdian, baina medikuek adierazi dute ondo dagoela. Astelehenean bertan eguneroko martxan hasteko moduan izango da

2010eko otsailaren 12a
16:23
Entzun
Bill Clinton AEBetako presidente ohiari larrialdiko ebakuntza egin diote bart bihotzean, baina dagoeneko jaso du senda-agiria. New Yorkeko Ospitale Presbiterianoan artatu dute, bularrean ondoeza sentitu eta kardiologoarengana joan ondoren. Zehazki, arterietako batean stent bat sartu diotela zehaztu dute. 2004tik by-pass-ak ditu bihotzean.

Artatu duten medikuek agertu dutenez, ebakuntza larrialdian egin dioten arren, AEBetako presidente ohia ondo eta bizkor dago, eta horregatik eman diote azkar senda-agiria. Astelehenean bertan izango da egunerokoan hasteko moduan, besteak beste, Haitiren aldeko fundazioan lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.