Carol Patricia Flores Guatemalako epaileak auzia amaitu arteko etxeko atxiloaldia ezarri dio Jose Efrain Rios Montt gerenal ohi eta kolpistari. Genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egitea leporatuta hasi zuen epaileak haren kontrako auzia.
Militarraren defentsak eskatu zuen behin-behineko etxeko espetxealdia, eta Floresek onartu egin du.
Poliziak zainduko du Rios Montt.