Etxeratze agindua kentzeko erabakiaren berri eman aurretik, Prayuth Chan-ocha jeneralak jakinarazi du militarrak erabaki hori aztertzen ari zirela.
"Egoerak hobera egin duenez, ez denez egon indarkeria ekar dezakeen istilurik, [...] eta turismoa hobetze aldera, etxeratze agindua kenduko dugu eskualde guztietan", azaldu dute ohar baten bidez.
Joan den hilean Thailandiako armadak bere gain hartu zuen agintea; kanpalekuak desegin, etxeratze agindua ezarri eta konstituzioa baliogabetu zuen.