Zisjordaniako Nabulus hirian aurrera daraman Negu beroa operazioa zerbait leundu du Israelgo Armadak, baina, hala ere, "milizianoen bila" jarraitzen dute. Hala, etxeratzeko agindua bertan behera utzi dute, eta normaltasun kutsua berreskuratu du hiriak. Halaber, soldadu eta blindatu gehienak erretiratu dituzte. Hala eta guztiz, ordea, milizianoen atzetik segitzen dutela ohartarazi du Israelek.
Asteburuan hasi zuen operazioa Israelgo Armadak, eta gutxienez, zibil bat hil dute. Atxilotuak, berriz, ehundik gora dira.
Ekialde Hurbila
Etxeratzeko agindua kendu arren, milizianoen bila segitzen du Israelek Nabulusen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu