Kataluniako prozesu subiranista

Etzi sinatuko du Masek galdeketara deitzeko dekretua

Espainiako Gobernuak legearen aurkako helegitea lehenbailehen aurkeztu nahiko balu, asteburuan bertan egin beharko luke ministroen kontseilua.

Xavier Trias Bartzelonako alkatea eta Artur Mas Generalitateko presidentea, gaur, Kataluniako hiriburuan. TONI GARRIGA / EFE
2014ko irailaren 25a
07:35
Entzun

La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez, Artur Mas Generalitateko presidenteak larunbatean berretsiko du kontsulta legea, eta hura aldizkari ofizialean argitaratutakoan sinatuko du dekretua. Joan den asteburuan iragarri zuen presidenteak dekretua aste honetan bertan sinatzeko asmoa zuela, eta antza, jarritako epea betetzeko asmoa du, hori bai, azkeneraino itxaron ostean.

Generalitateak ondo neurtu ditu epemugak; izan ere, dekretua indarrean sartuko litzateke Auzitegi Konstituzionalak aste honetako lan saioa amaitu ostean, eta ministroen kontseiluak asteroko bilera egin eta hurrengo egunean.

Hala, Madrilek Kataluniak galdeketarako data ofizial egin orduko helegitea jartzeko asmoari eutsiko balio, larunbatean bertan egin beharko luke ministroen kontseilu berezia, Soraya Saenz de Santamariaren zuzendaritzapean, Mariano Rajoy Txinan baita bidaia ofizialean, eta ez baita igandera arte itzuliko.

Azaroaren 9ko galdeketara deitzeko dekretua sinatutakoan, abian jarriko lirateke kontsultarako mekanismo guztiak. Besteak beste, galdeketaren nondik norakoak azaltzen dituen webgunea jarriko dute martxan, eta hurrengo asteko legebiltzarreko osoko bilkuran aukeratuko dituzte hauteskunde batzordea osatuko duten zazpi legelari eta politologoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.