MUNDUA

Euriak atseden eman du Madeiran, eta hilotz gehiago azaltzen ari dira

Portugalgo Gobernuak baieztatu du gutxienez 42 badirela larunbateko euriteetan hildakoak. Pixkanaka ari dira martxan jartzen komunikabideak eta zerbitzuak, baina oraindik ere hiru biztanletik batek ez du ur edangarririk.

2010eko otsailaren 22a
11:24
Entzun
Euriteek atseden eman dute Madeira uhartean (Portugal), eta hilotzak batzen jarraitzen dute erreskate taldeek. Portugalgo Gobernuak baieztatu du 42 pertsona behintzat hil direla euriteetan, baina gorpuak aurkitzen jarraitzen dute oraindik ere. Zaurituak 120 gutxienez badira, eta 250 pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira.

Larunbatean 15 orduz euria mardul egin zuen Madeiran, eta kalte handiak sortu zituen. Etxe asko mendi hegaletan eta haitz artean eginda dituzte, eta uraren indarrak aurrean eraman zituen haietako asko. Hondeamakinekin ari dira urari bidea zabaldu eta hondakinak kendu nahian, eta pixkanaka ari dira oinarrizko zerbitzuak ezartzen. Besteak beste, telefonoa badute, eta aireportuan ere hasi dira hegaldiak. Oraindik, hala ere, hiru herritarretik batek edateko urik gabe jarraitzen du.

Izandako kalteei aurre egiteko, futbol partida jokatuko dute Oportok eta Madeirako Nazional eta Maritimo taldeetako jokalariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.