TREN ISTRIPUA

Euriteek eragindako tren istripu batean gutxienez 100 lagun hil dira

Trenbidetik atera eta ibaian behera erori dira treneko hainbat bagoi

Erredakzioa
2005eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Gutxienez ehun lagun hil ziren atzo goizaldean India hego-ekialdeko Andhra Pradesh estatuan, tren bat errailetatik atera eta ibaira erorita. Antza, egun hauetan Indian jasaten ari diren euri-jasen ondorioz, errailak urak estaltzen zituen eta horrek eragin zuen istripua.

Salbamendu taldeek ehun lagun inguru atera zituzten uretatik, baina beste batzuk urak herrestan eraman zituen; beste asko burdin artean trabatuta geratu ziren. Ondorioz, baliteke hildakoen kopuruak gora egitea. Istripua Indian goizeko 04:30 zirenean gertatu zen eta bidaiari gehienak lo zihoazen. Indiak munduko trenbide sarerik handienetakoa du eta egunero hamahiru milioi herritarrek erabiltzen dute trena. Hala ere, azpiegitura oso kaskarrak dituzte eta urtean, batez beste, 300 tren istripu izaten dira. Orain hilabete ere hamasei lagun hil eta dozenaka zauritu ziren, Madhya Pradesh (Indiako erdialdea) estatuan jazotako beste tren ezbehar baten ondorioz. Orduko hartan trena abiadura bizkorregian zihoan eta balaztek huts egin zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.