Hungariako Alderdi Sozialistak (MSZP) irabazi ditu igandeko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta alderdiko buruzagi Ferenc Gyurcsanyk iragarri du behar diren erreforma guztiak egingo dituela eurogunean sartzeko. Budapesten asmoa 2010ean euroa indarrean jartzea da. Horretarako, Maastrichteko Ituna bete beharko du, 2008rako. Adituen arabera, diru politika aldatu egin beharko du gobernu berriak. «Hau izango da trantsizio garaitik izan den erreforma aldi sakonena», esan du Gyurcsanyk, lehen ministro hautatuak.
Sozialistek Liberal Demokraten Aliantzarekin osatuko dute, berriro ere, gobernua. Exekutibo berria ekainean jarriko dute martxan. Bien artean, Legebiltzarreko 386tik 210 lortu dituzte bozetan.Hungaria 2004an bilakatu zen Europako Batasuneko kide.
Eurogunean sartzeko, erreformak agindu dituzte sozialistek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu