Europa eta Asia arteko leku estrategikoa

2004ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Toki estrategikoan dago kokatua Georgia. Lur azpian ez badu ere, petrolioaren bidean aurkitzen da, Kaspio eta Mediterranio itsasoen artean, Iran edo Errusiatik pasatu gabe mendebaldera iristeko bide zuzenean, hain zuzen ere. Hala, nazioarteko potentziek interes handiak dituzte lurraldean, AEB Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak batez ere. Adjariatik Kazajistan eta Turkiatik iritsitako 200.000 petrolio upel pasatzen dira egunero. Washingtonek ere inbertsio handia egin du Tiflisetik pasata Azerbaijandik Turkiako kostaraino doan petrolio hodian. Georgia biztanleko AEBen diru laguntzen bigarren hartzailerik handiena izan da urtetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.