Mundua

Europa iparraldean uholde alarma ezarri dute

Erresuma Batuan eta Herbeheratan daukate arriskurik handiena, azken 40 urteetako itsas maila gorenenak dituztelako. Erresuma Batuko ekialdeko kostan milaka pertsona ebakuatu dituzte dagoeneko.

2007ko azaroaren 9a
18:59
Entzun
Ipar Itsasoan dabilen denboraleak uholde arriskua sortu du Europa iparraldean. Erresuma Batua eta Herbehereak dira momentu honetan arrisku handiena daukaten herrialdeak, urak azken urteetako itsas-maila handiena hartuko baitute, Ingurumenerako agentzia britainiarraren arabera (E.A)

Egoerarik okerrena Herbehereetan dute. Izan ere, ia herrialde osoa itsas- mailaren azpitik dago eta ondorioz ekaitzak oso arriskutsuak dira. Atzo gauean, bi itsas-portu garrantzitsu itxi behar izan zituzten: Maeslantkeringoa eta Oosterscheldekeringoa. Herbehereetako iparraldea alerta egoeran dago, itsas mailak gora egin dezakeelako.

Erresuma Batuko ekialdeko kostako hainbat herritan milaka pertsona ebakuatu dituzte dagoeneko uren igotzearen ondorioz. “Kostan oraindik ere uholde arriskua dago. Baina urek ez dituzte gailendu uholdeen defentsarako jarritako neurriak”. Hala eta guztiz ere, kostako hainbat errepide urez gainezka daude. Hainbat pertsonak gaua eskola eta komunitate zentroetan pasa dute eta 30 eskola itxi egin zituzten, badaezpada. Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera, denboraleak kaltetutako komunitateei laguntza emango dio britainiar gobernuak helikoptero, hondar zaku eta beste hainbat neurrirekin batera. Brownen arabera, “gure lehentasuna herritarren segurtasuna da ”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.