mundua

Europak gertu-gertutik zainduko du Errumaniako sistema

Zuzenbide estatua eta Justiziaren independentzia bermatzeko eskatu dio Bruselak Errumaniari.

2012ko uztailaren 18a
16:16
Entzun

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak jakinarazi du "gertu-gertutik" zainduko dutela Errumania, demokraziaren aurkako neurriak hartuko ez dituela frogatzeko. "Victor Ponta lehen ministroak idatziz berretsi du Bruselak eskatutako neurri denak beteko dituztela", esan du Barrosok.

Zuzenbide estatua eta Justiziaren independentzia bermatzeko eskatu dio Europako Batzordeak Errumaniari. "Konpromiso horiek errespetatu eta ezarri egin behar ditu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.