Botoen %50,57 eskuratu ditu Boris Tadic hautagai europazaleak Serbiako presidentziarako hauteskundeetan, botoen %98,8 zenbatuta dituztenean. Harekin buruz buru lehiatu den Tomislav Nikolicek, berriz, %47,71 jaso ditu. Horrenbestez, egungo presidente eta Europaren hautagai Tadic izango da berriro ere Serbiako presidente.
EB Europako Batasunean sartzea da Tadicen lehentasun handienetako bat, eta, beraz, erakunde horrek jarriko dizkion baldintzak onartzeko prest legoke. Esaterako, Kosovoren independentzia ez onartu arren, ez luke balizko aukera horren kontrako jarrera bortitzik hartuko. Beraz, Kosovok independentzia aldarrikatzea erraztu dezake Tadicen garaipenak.
Nikolicen jarrera askoz ere nazionalistagoa da, eta Kosovoren independentziaren kontrako aldarriak izan dira haren kanpainaren ardatzetako bat. Errusiaren sostengua du.
Mundua
Europak sostengatutako Tadicek jarraituko du Serbiako presidente izaten
Bi puntu eta erdi inguruko aldea kendu dio Errusiaren alde lerratu den Nicolici bigarren itzuliko bozketan, buruz burukoan. Kosovoren independentzia errazagoa egin dezake Tadicen garaipenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu