Poetteringi igorritako lehergailua, berriz, haren laguntzaile batek zabaltzean zartatu da. Dena den, eztanda ez da handia izan: sugarra atera du eta kea zabaldu du, baina kalte handirik eragin gabe. Bakar-bakarrik, hurbil zeudenak izuarazi eta zertxobait zorabiatu ditu.
Salafrancak jaso duen gutuna, berriz, ez da lehertu, haren idazkaria susmagarri iruditu eta Europako Legebiltzarreko segurtasun zerbitzuen esku utzi baitu. Europako Alderdi Popularreko iturriek azaldu dutenez, Salafrancak jaso duen bonba-gutunak Boloniako (Italia)zigilu-marka zuen.
Abenduaren amaieran EB Europako Batasuneko beste agintari eta instituzio batzuk jaso zituzten tankera bertsuko erasoak, besteak beste, Romano Prodi Europako Batzordeko lehendakariak eta Jean Claude Trichet Europako Bankuko buruzagiak. Ez bat, ez bestea, ez zituzten zauritu lehergailu horiek.
Duela gutxi Italiako 'Il Corriere della Sera' egunkariak plazaratu zuenez, Italiako eta Espainiako talde anarkistak daude eraso horien atzean.
Nazioartekoa
Europako Alderdi Popularreko buruari igorritako bonba-gutun bat lehertu da Europako Legebiltzarrean
Bonba-gutun bat lehertu da gaur Europako Legebiltzarraren egoitzan, Bruselan, baina ez du inor zauritu. Europako Alderdi Popularreko iturriek azaldu dutenez, haien buruzagi Hans-Gert Poettering alemaniarrari igorri diote lehergailua. Halaber, Jose Ignacio Salafranca Europako Alderdi Popularreko lehendakariodeari beste bonba-gutun bat bidali diote, baina susmagarria iruditu, eta Europako Legebiltzarreko segurtasun zerbitzuen esku utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu