Grezia

Europako Banku Zentraleko lehendakariorde ohia izango da Greziako lehen ministro berria: Lukas Papademos

Giorgos Papandreuren lekua hartuko du, Skai telebista kateak esan berri duenez. Gobernua bilduta dago. Exekutibo berrian, teknokratez gain, alderdietako ordezkariek egon behar dutela esan du aurretik oposizioko Demokrazia Berriak.

2011ko azaroaren 8a
19:08
Entzun

Greziako Bankuko presidente ohia (1985-1993) eta Europako Banku Zentraleko lehendakariorde ohia (2002-2008) izango da Greziako Gobernuko lehen ministro berria, Skai Greziako telebista kateak esan berri duenez: Lukas Papademos (Atenas, 1947). Giorgos Papandreuren lekua hark beteko du. Skaik dio Papandreuk berak eta Antoni Samaras oposizioburuak lortu dutela akordioa.

Gobernua bilduta dago eguerditik aurrera, lehen ministro berria izendatzeko asmoz. Ordubiak inguruko albisteen arabera, Papandreuk dimisioa emateko prestatzeko eskatu die ministroei.

Demokrazia Berria oposizioko alderdi nagusiak aurretik jakinarazi duenez, Papandreu ez den beste lehen ministro bat izendatu nahi dute gaur. "Gai hori lehenbailehen konpondu behar dugu. Iragarpenaren zain gaude", esan du Jiannis Mihelakis alderdiko bozeramaileak. Gobernu berrian, teknokratez gain, alderdietako ordezkariek egon behar dutela gaineratu du.

Zorraren erdia barkatzearen truke, murrizketa gehiago

Duela bi asteko akordioaren arabera, Greziari zorraren erdia barkatuko diote euroguneko herrialdeek, beste 130.000 milioi euro emango dizkiote bigarren erreskate planean, baina murrizketa gehiagoren truke: pribatizazioak, enplegu publikoa murriztu, soldaten jaitsiera, gastua gutxitu.... Eta bankuak nazionalizatu beharko lituzke.

Papandreuk akordio hori greziarren arteko erreferendumera eramareko borondatea azaldu zuen lehengo astean, baina Europaren, G20ren eta Nazioarteko Diru Funtsaren presioen ondorioz atzera egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.